ZIENTZIA ASTEA KURTZEBARRI ESKOLAN

Erabiltzailearen aurpegia KURTZEBARRI ESKOLA (LH) 2016ko api. 14a, 16:11
Aste honetan ZIENTZIA ASTEA ospatzen ari gara Kurtzebarri Eskolan GURABARRI GURASO ELKARTEAK antolatuta. Arrakasta izugarria izaten ari da. Eskolako komunitate osoa parte hartzen ari baita elkarlanean. Geletan lantzen ari diren gaiari buruzko esperimentu ezberdinak egin dituzte beraien irakasleekin (2 -12 urte bitarteko ikasleak). Denak oso gustura ibili dira. Arratsaldetan berriz, gurasoek antolatu dituzte ESPERIMENTU TAILERRAK. Asteazkenean, arratsaldeko 17:00tan haur hezkuntzako ikasleak izan zituzten tailerrak. Tailer hauetan, gurasoez gain, 2.mailako ikasleak ere ibili ziren irakasle lanetan. Gaur, arratsaldeko 17:45etan lehen hezkuntzakoek izango dituzte ESPERIMENTU TAILERRAK, hauek ere gurasoek bideratuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak