Agurtu dezagun udazkena

Erabiltzailearen aurpegia KURTZEBARRI ESKOLA (LH) 2015eko abenduaren 1a

"Haizea dator iparraldetik,…" euskarari bultza eginez!!

Aurten ere agurtu dezagun udazkena, abenduaren 2an, asteazkena, 17:30ean Iturrigorri frontoian ospatuko dugun jaian guraso, ikasle eta irakasleok.

Hona egitaraua:

  • Jaiari hasiera emateko txalapartarien emanaldia.
  • Gure eskolako buruhandi eta erraldoien kalejira.
  • "Euskal dantzak".
  • Lekaixo saioa.
  • 6. mailakoek talo tailerra egingo dute, amandreen laguntzaz.
  • Ondoren mahai inguruan buzkantzak, gaztainak, sagardoa....

Ilunkara ederra pasatuko dugu lagunen artean. Bertan ikusiko gara!!!

Kurtzebarri Eskolako Hizkuntza Normalkuntzako Batzordea

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak