Hasiera, azaroaren 20an izango da, Haurren Eskubideen Nazioarteko Egunarekin batera, eta bukaera 25ean, Emakumeenganako Indarkeria Desagertzeko Nazioarteko Egunarekin.
Gela guztietan, gai hauen inguruan, ipuinak irakurri, jolastu, horma-irudiak osatu eta hausnarketak egingo ditugu.
Balioetan heztea ezinbestekoa dela uste dugu; horregatik, etxeetan ere gai honen inguruan hitz egitera gonbidatzen zaituztegu.