OLENTZERO ETA MARI DOMINGI KURTZEBARRI ESKOLAN
Olentzero eta Mari Domingi Kurtzebarri eskolan egon dira, haurrekin hitz egiten, gabon kantak abesten eta opariak banatzen. Haurrek txorizo ogitartekoak ere jateko aukera izan dute, guzti hori trikitilarien soinuez lagunduta.
Kurtzebarri eskolan, goiz osoan jai giroa nagusitu da, ilusioa eta poza eskolako txoko guztietara heldu da.
Haur guztiak urduri, pozik,...zeuden, beraien aurpegiak ikustekoak ziren Olentzero eta Mari Domingi ikusterakoan.
Datorren urtean ere beraien zai egongo gara!! Urte Berri On guztioi.