KURTZEBARRI ESKOLAN HAUR MASAJEAK
Orain dela urte batzuk, Kurtzebarri eskolako irakasle talde bat, haurren masaje ikastaroak antolatzen eta ematen hasi zen herriko familia guztiendako. Masaje ikastaro hauek Kurtzebarri eskolan izaten dira. Irakasleek (Idoia Viteri eta Dorleta Gaztañaga) beraien borondatez ematen dituzte saio horiek. Dorletak hauxe aipatu du: “Haur masajeak erlazio familiarrak pizten eta indartzen ditu. Masajeak haurrei denbora bat eskaintzeko aukera eman diezaguke; horrela, maitatzea, entzutea, onartua izatea, beraien autoestimurako oinarriak sendotzeko eta errespetatzeko aukera izan dezakegularik”.
Aurtengo ikastaroan ere, jendea gustura dagoela ikusten dute. Azaroaren 11, 13, 18 eta 20an izan dira, 17:30etik 19:00etara.
Haur masajeek onura asko eskaintzen dituzte; sistema gastrointestinala hobetzen laguntzen du, haurrak erlaxatzen dira, harremanak osatzen laguntzen du (ukimena, begirada, ahotsa, usaimena…).
Haur masajeak dituen onurak ikusita, familiak haurrei ematera animatzen du Dorletak.