.
Azken urteetan bezala, Aretxabaletako Kurtzebarri Eskolak Haur masaje ikastaroa antolatu du 1-6 hilabeteko umeak dituzten familiei zuzendua. Azaroan zehar burutuko da, astearte eta ostegunetan, 11, 13, 18 eta 20an, arratsaldeko 17:30 etan. Interesatua egonez gero, dei ezazue telefono honetara: 943-790049 Emaileak, Kurtzebarri Eskolako bi irakasle izango dira. Oharra: Jantzi erosoak eta eskuoihala ekarri behar dira.
.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.