Eskerrik asko!

Erabiltzailearen aurpegia Kepa Urteaga 2015ko eka. 15a, 00:00

Ondorengo hitz hauekin, azken lau urteotan bidelagun izan ditudan pertsonei nire omenalditxoa eskaintzea dut helburu. 

Den-denak aipatzea zaila da; beraz, bateren bat izendatu gabe baldin badago, barkamena eskatzen diot aldez aurretik.

Eskerrak, beraz, lan hau egiteko gai nintzela uste izan zenutenoi, aukera eman zenidatelako, botoa eman zenigutenoi –zeuen babesik gabe, ezinezkoa litzatekeelako Udalean egindakoa egitea– eta, urteak pasa ahala, babestu gaituzuenoi. Udalbatza osoari eta, batez ere, Inazio, Maider, Josu, Iratxe, Omer, Iraia, Josebe, Joxerra, Amaia, Barrio, Joxe, Leire eta Anderri. Zuek bai taldea!

Elkarlanean izan ditudan elkarte guztiei eta eragile guzti-guztiei ere bai; batzuekin besteekin baino elkarlan handiagoa izan dudan arren, zuengandik guztiengandik ikasi baitut zer edo zer interesgarririk. Zuek zarete herri honetako motorra!

Nire burutazio xelebreak jasan dituzuen Mondraberri, Goiena, Noticias eta Diario-ko kazetariei ere bai, nire bertsolari lanak zuek pairatu dituzue eta.

Beste bloketxo honetan udal langile guztiei ere nire eskerrak; orain bai izendatu beharrean nagoela zenbait; gertukoenak, behintzat. Eskerrik beroenak Blanka, Dorleta, Iñaki eta Leireri gazteriako alorrean egindako lanagatik. Baita Mila eta Eneritzi, beti prest. Gobernu batzordeko Iñigo, Moises, Iñaki eta Juan Antonio. Eta Kultura eta jaietako zerbitzu osoari, Andoni, Haritz, Joxe Mari eta Jago: Amaia antzokia zuek gabe ez litzateke berdina izango, ezta kaleko espektakuluak ere. Kalistroetako zaindari dugun Kike eta Udal Liburutegiko langile guztiei ere mila esker. Eta, nola ez, gertuen izan ditudan Pili, Karmelo eta Joni, sekula ezin izango dotzuet eskertu erakutsitako guztia.

Eskerrak ere Sei Pistols eta Trabuko Bat taldeko kideei, kasualitatez sortu zen proiektu honek izugarri aberastu nauelako, bai musikalki, baita laguntasunean ere, kristoren ekipoa zarie!

Eta, bukatzeko, nire eskerrik bero eta garrantzitsuenak, bizi izan dudan esperientzia erraldoi hau bizitzeko, eurei lapurtutako ordu eta ordu guztiak berriro ez direla bueltatuko jakinda, benetan jasan izan nauzuen Esti, Bittor eta Kenareri. Zuen pazientziak bideratu ditu aurrera eraman diren eta gauzatu ez diren proiektu guzti-guztiak. Maite zaituztet!

Eta zoriontasun negar malkoen artean agurtzen naiz, beste modu batean ezin daitekeelako izan.

Mila-mila esker!

----------

Kepa Urteaga

(Kultura, Jaiak eta Gazteria zinegotzia)

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak