"Eskerrik asko, SUDC"

Erabiltzailearen aurpegia Kepa Urteaga 2012ko abe. 20a, 01:00

Lerro hauen bidez, publikoki, SUDC elkarteen elkarteari...

... eskertu nahi diot, bai nire izenean, baita udal gobernuarenean ere, urte osoan zehar burutzen duen lan estimagarria, neurtezina eta, batez ere, borondatezkoa. 

Kasu honetan, bereziki, azpimarratu nahi dut pasa den aste bukaeran, Arrasateko akordeoi lehiaketetan, egindako lan eskerga eta horretan jarri duzuen gogo bizia. 

Sukaldari eta zerbitzari ibili zarete bazkari eta afarietan, hiru egun luzez, etengabe. 

Etxean bezala sentiarazi dituzue lehiaketetara etorri diren akordeoilari, epaimahaikide eta antolatzaileak. 

Boluntario hitza bolo-bolo erabiltzen den garaiotan, zuek isil-isilik egin duzue, beste behin ere, sekulako lana trukean ezer jasotzeko asmo barik. 

Hori da, azken finean, auzolana. 

Arrasatearron izen ona goraipatu duzue beste behin ere, eta horregatik ez ezik, beste arrazoi askogatik ere (gehiegi luzatzerik ere ez dut nahi) eskerrik asko.  

Bejondeizuela!

--------------------

Kepa Urteaga

(Arrasateko Kultur zinegotzia)

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak