Hala hasten zen ikusi berri dudan bideo bat. Uste dut badudala erantzuna: agian, egongo da gauza salatariagoren bat, baina informazio asko ematen du.
Batzuek etxe barruan lehortzen dituzte arropak. Zerbait ezkutatzen dute? Arropak leihotik kanpora esekitzen dituztenek edo patioan sikatzen dituztenek, berriz, agerian uzten dute zenbat garbigailu jartzen dituzten, zenbatean behin aldatzen dituzten izarak eta zer maiztasunekin garbitzen dituzten toallak. Horrek esan nahi du higienearen inguruko informazioa ematen digutela.
Gure bizilaguna txukuna ote den ere agerian uzten du. Arropak zintzilikatzerakoan ondo tenkatzen ditu? Kolore bereko pintzak erabiltzen ditu beti ala kaleidoskopio batek baino kolore gehiago du haren esekitokiak? Nik uste dut oso salatariak direla arropak zabaltzeko lekuak. Ondorioz, ingurukoen intimitatea ez urratzeko, ez genieke askorik erreparatu beharko. Nik nahi gabe jakin dut bizilaguna pailazoz mozorrotu zela Karnabaletan eta gaur arte ez duela garbigailua jarri. Zer narrasa den.