Atzera eta aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Karmele Uribesalgo 2025eko abenduaren 5a

Gaur ere behar baino beranduago iritsi naiz geltokira, baina ez beranduegi, autobusa atzerapenarekin baitzetorren.

Esango nuke astetik astera gero eta jende gehiago dabilela garraio publikoan, baina autobus kopurua ez da aldatu. Hortxe zegoen gaur ere 50 urte inguruko emakume ilegorria, mugikorra eskuan hartuta, gidariari billetea erakusteko prest. Horrekin badaki lekua izango duela, baita autobusera sartzeko lehentasuna ere, nahiz eta zenbait deskonturi uko egin behar izan dien. Hirugarrena izan da sartzen, eta, zorionez, honek ez du kaskoak jantzita joan ohi den mutilaren mania; ez du motxila alboko jarlekuan uzten. Antzekoak dira egun guztiak autobusean, eta gaur ere lanetik atera eta ordubete itxaron beharko dut bueltako bidaia hartzeko. Hurrengoa bi ordu eta erdi geroago izango da. 

Errutina errazagoa izango litzateke erabiltzaileen beharretara egokitutako zerbitzua eskainiko balute. Entzun dezatela egunero autobusean ikusten ditudanek esateko dutena, eta, ahal den neurrian, horren arabera diseinatu dezatela zerbitzua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak