Ohartu gabe, presiopean

Erabiltzailearen aurpegia Karmele Uribesalgo

Presioa, aurreiritziak eta gainerakoen epaiak.

Tarte honetan landu izan ditudan gaien errepasoa egin dut, eta konturatu naiz, zuzenean edo zeharka, aipatu izan ditudala gai horiek. Batzuetan kontziente izan naiz, eta beste batzuez orain ohartu naiz. Presioak, aurreiritziak eta gainerakoen epaiak urte osoan zehar izaten ditugu gure artean. Hori iruditzen zait niri, behintzat. Dena den, esango nuke bereziki urteko sasoi batean hartzen dutela indarra: udan. Larunbatean estreinatu genuen urtaroa; kalean inoiz baino denbora gehiago ematen dugun urte sasoia, jende berria ezagutzeko aproposa omen den momentua, eta praka motzak eta bainujantzia jarriko ditugun garaia. 

Ondo legoke esatea berdin zaigula besteek zer esango duten, geure burua den bezala maite behar dugula eta gorputz guztiak direla politak. Teoria badakigu, eta saiatzen gara sinisten benetan dela hala. Geure buruari aplikatu behar diogunean, ordea, kosta egiten zaigula esango nuke. Uda honetan berriz egingo dugu ahalegina. Ea lortzen dugun presiotik, aurreiritzietatik eta gainerakoen epaietatik deskonektatzea. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak