16 ordu gelditzen zaizkigu. Demagun ordu erdiko bidea duzula lanetik etxera. 15 ordu ditugu kontagailuan. Berez, 8 orduz egin beharko genuke lo. 15-8=7. Eta jan ere egin beharko dugu… Pare bat ordurekin egingo dut kalkulua. 5 ordu gelditzen zaizkigu gainerako gauzetarako: erosketak egiteko, otorduak prestatzeko, garbigailua jartzeko... Eta kirola egiteko, noski. Konturatu naiz sare sozialetan sartu eta kirola besterik ez dudala ikusten. Influencer-ak egunero dabiltza ariketa fisikoa egiten; goizean crossfit-era, arratsaldean 10 kilometro korrika, hurrengo egunean pilatesa...
Kirolarekin duten harremana "inoiz baino sanoagoa" dela diote, baina zalantza daukat ea benetan hori den transmititzen ari direna, eta uste dut erritmo horretan aritzeko beharra sorraraz diezaieketela euren jarraitzaileei. Kalkuluak eginda, argi dago oso zaila dela beraiek adina ariketa fisiko egitea. Kontua da gimnasiora joatea beraien lanaldiaren parte dela, dirua irabazten baitute kirol-marken arropak jantzita. Bestela, ez dut ulertzen nola egiten duten.