Argia eta zuzena da itaundutakoa, baina ez da erraza ataka horretatik modu duinean ateratzea. Lehen kolpean, elkarrizketatu gehienek esaten dute ez direla ez bata ez bestea. Gure ekintzei erreparatuta, ordea, ez dakit hori esateko moduan gauden.
Ez bagara arrazistak, jendez lepo dagoen autobus batean zergatik ez du inork atzerritarren alboan eseri nahi? Askotan, beraien ondoko eserlekuak izaten dira hartzen azkenak.
Eta ez bagara matxistak, zergatik txalotzen dugu neska batek talde bereko mutilek adina edo gehiago jatea? Azken boladan jabetu naiz ni bi horietaz, baina jakin badakigu askoz ere adibide gehiago daudela.
Nahiz eta pentsatu ez garela ez matxistak ezta arrazistak ere, oraindik badugu lana gure pentsamendu eta jarrera batzuk aldatzen.