Etxera buelta

Erabiltzailearen aurpegia Karmele Uribesalgo 2024ko ots. 25a, 00:00

Pare bat urtez Bilbon bizi izan ostean, herrira itzuli naiz: Bergarara. 

Erosoena zelako? Agian ez. Bilbon egiten dut lan, eta orain joan-etorria egin behar dut egunero. Kosta egiten zait erabakiak hartzea, eta aitortuko dut berotu didatela burua azken hilabeteetan entzundako "ziur zaude?", "ez al dizu neke handia eragingo?" eta "txiki geldituko zaizu herria" bezalako esaldiek. Baliteke guztiz ziur ez egotea, baliteke neke handia eragitea, eta baliteke herria txiki gelditzea, baina iruditu zitzaidan horretarako momentua zela, Bilbo utzi eta Bergarara etortzekoa.

Betidanik gustatu izan zaizkit hiriak, eta banuen hiri batean bizitzeko gogoa. Dena den, noizean behin aitari botatako esaldi bat etortzen zait gogora. Erasmusera joan aurretik, aireportura bidean geundela, hauxe esan nion: "Nik uste dut ez naizela inon Bergaran baino hobeto biziko". 

Zazpi urte pasatu dira ordutik, eta orain badakit beste leku batzuetan ere oso zoriontsu izan naitekeela, baina une honetan, behintzat, hau da nire lekua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak