Aretxabaletako Hazia Zentroaren eskutik Yoga tailerra egongo da azaroaren 22an, arratsaldeko 17etan, Kuku Mikuren egoitzan (Durana kalea, 30). Ez dago aurrez izena eman beharrik eta komeni da arropa erosoa eramatea. Hartzaileak 3-6 bitarteko haurrak dira, ume bakarra egon ahalko da helduko, eta ordubete iraungo du saioak.
Ohi bezala euskaraz izango da jarduera.