Bazkidetza kanpaina 23/24

Erabiltzailearen aurpegia Kukumiku Guraso Elkartea 2023ko ira. 2a, 09:38

Martxan da 23/24 bazkidetza kanpaina. Ate irekien eguna irailaren 12a izango da eta Potx magoaren ikuskizuna egongo da.

 

Kuku Miku elkartea haurren garapenerako Aretxabaletako guraso elkartea da, 0-6 urte bitarteko umedun familiena. Izen-ematea irailaren 11 eta 24 bitartean izango da eta bazkide egiteko edota informazio gehiago eskatzeko kukumikuelkartea@gmail.com helbidera idatz liteke.

Ate irekien eguna izango da irailaren 12an eta Potx magoaren ikuskizuna edukiko dugu 17:30ean hasita 3-6 urte bitarteko haurrentzat Kuku Mikuren lokalean (Durana kalea, 30). Haurrek heldu batez lagundurik egon beharko dute eta doakoa izango da sarrera.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak