Kuku Miku Elkarteak ireki ditu ateak berriro ere

Bazkidetza-kanpaina amaitu bada ere, elkartearen ateak zabalik daude hurbildu nahi duen familia ororentzat.

Urte eta erdiko etenaren ondoren, 0 eta 6 urte bitarteko haurren familiak espazioa erabiltzen hasteko gogo biziz zeuden. Azaroaren 18an egin zuten familia-bazkideek elkarteko asanblada eta bertan erabaki zuten asteburu horretan bertan ekitea ikasturte berriari. Halaber, zuzendaritzako kide berriak ere aukeratu zituzten eta aurrerantzean Idoia Cillaurren, Idurre Arbulo, Iratxe Arbulo eta Leire Urra izango dira elkarteko ordezkariak.  

Hogei familiatik gora bazkidetu dira aurten Kuku Miku Elkartean eta horietako asko berriak dira. Izan ere, koronabirusaren garaian jaio diren haurren familiek ez dute elkargunea erabiltzeko aukerarik izan orain arte eta hutsune hori nabaritu dute. Kuku Mikuk adin tarte bereko haurrak dituzten beste familia batzuekin elkartzeko aukera eskaintzen die Aretxabaletako familiei, berariaz prestaturiko espazio goxo eta seguru batean, begirada haurren eta familien garapenean jarrita. Bertan haurrek jolasaren eta elkarrekintzaren bidez garatzeko espazioa topatuko dute eta gurasoek, berriz, harremanetarako, gogoetarako eta formaziorako gunea. 

Urritik azaroaren erdira bitartean egin dute bazkidetza-kanpaina, baina aurrerantzean ere ateak irekita izango dituzte bazkide egin nahi duten familientzat. Informazio gehiagorako: kukumikuelkartea@gmail.com.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak