'Aztarnak-Huellas' dokumentala eskainiko dute ostegunean Arkupen

Bizitzaren lehen urteek gugan uzten dituzten aztarnez gogoeta egitea du helburu eta, proiekzioaren ondoren, Donostiako Hazi Hezi Prebentzio guneko J. Ramon Mauduitekin solasaldia antolatu du Kukumiku Elkarteak

Kuku Miku Elkarteak ikasturte berriari ekiteko antolatu duen egitarauaren barruan, Donostiako aurtengo Zinemaldian estreinatu den 'Aztarnak-Huellas' dokumentala ikusteko aukera egongo da, ostegun honetan, Arkupen, arratsaldeko 18:30etan. Maru Solores zuzendariaren lana haurtzaroko lehen urteek, gerora gogoratzen ez ditugun horiek, gugan duten eraginaz mintzo da. Horretarako gaur den amarengandik izan zen haurrarengana doan bidaia pertsonala abiatzen du zuzendariak, haurdunaldi, erditze eta haurtzaroko lehen urteak ardatz harturik. Bidaia horretan zaintzaz, amatasunaz, hezkuntza-ereduaz eta,  oro har, eraikitzen dihardugun gizarte-ereduaz hausnartzeko gonbitea luzatzen digu.  Bidean hainbat adituren ikuspegiak biltzen ditu, hala nola, Donostiako Hazi Hezi Prebentzio Guneko Cristina Aznar eta J. Ramon Mauduit, Laura Gutman familia terapeuta, Ibone Olza psikiatra perinatala edota Michel Odent obstreta, baita bide horretan murgilduta dauden familien bizipenak ere. Dokumentala euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez dago, azpitituluekin, eta sarrera doakoa izango da. 

Dokumentala ikusi ondoren, Donostiako Hazi Hezi Prebentzio Guneko J. Ramon Mauduit psikologo eta gorputz terapeutarekin solasaldia egongo da. Mauduitek urte asko daramatza haurdunaldi eta hazkuntza-taldeak bideratzen, errespetuzko hazkuntzaren ikuspegitik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak