Kuku Miku Elkarteko guraso-eskolan izena emateko epea zabaldu dute

Datorren ikasturteari begira hainbat plaza hutsik geratu dira Nerea Mendizabalek gidatzen duen guraso-eskolan eta izena emateko aukera zabaldu dute.

Kuku Miku Elkarteak antolatzen duen guraso-eskolak datorren ikasturtean ere jarraitzeko asmoa du eta irailera bitartean izena emateko epea zabaldu dute. Komunikazio ez bortitzean aditua den Nerea Mendizabal psikopedagogo eta gizarte hezitzaileak gidatzen ditu saioak, hilean behin, ostegunetan, 17:45etatik 19:45etara.

Eskolaren helburu nagusia da gurasotasunaren inguruan egunerokoan sortzen diren zalantzak, galderak, gatazkak, ezinak edota zailtasunak partekatzeko gune babestu bat eskaintzea eta gurasoak euren seme-alaben hazierarako begirada, baliabide eta ezagutza berriez janztea. Askotariko gaiak landu ohi dira horretarako, gurasoen kezketatik abiatuta, eta saioak praktikoak eta dinamikoak izaten dira. Gehienez ere hamabost laguneko taldea osatu nahi dute.

Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko 625 42 31 25 telefonora deitu edota kukumikuelkartea@gmail.com helbidera idatz daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak