0-1 urteko txikiekin jolasteko tailerra

Erabiltzailearen aurpegia Kukumiku Guraso Elkartea 2020ko urr. 19a, 09:06

Kukumiku Guraso Elkarteak urriak 22rako ekintza antolatu du: 0-1 urteko txikiekin joasteko tailerra.

Tailerra Arrasateko Olgeta dendako Itsaso Pagoagak emango du eta urriaren 22an, 17:30an, izango da, Kukumikuren lokalean. Txiki-txikiekin etxeko gauzak erabilita zer egin dezakegun ikasiko dugu, altxorraren otarre bat eginez. Egungo egoera dela eta, aforoa mugatua izango da eta derrigorrezkoa da izena ematea. Horretarako, ondorengo estekako galdetegia bete behar da: https://labur.eus/kukumiku-ekintzak. Bazkideek lehentasuna izango dute, baina egun bat lehenago jakinaraziko zaie izena eman dutenei etor daitezkeen edo ez. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak