Saioaren helburua izango da 0-6 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoen zalantzak argitzea, haurrak gaixo daudenean nola artatu jakin dezaten. Bihotz-birikak berpizteko maniobra egiteko panpina ere ekarriko dute, bertaratutakoek ikus eta proba dezaten. Solasaldia doakoa eta irekia izango da, Kukumikuko bazkide zein ez bazkideentzat.