Bazkidetza-kanpaina abian du Kuku Miku Elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Kukumiku Guraso Elkartea 2019ko urriaren 1a

Kuku Miku Elkarteak ikasturte berrirako bazkidetza-kanpaina abiatu du. Elkatearen helburua da 0-6 urte bitarteko haurrentzat eta euren gurasoentzat erreferentziazko elkargunea izatea. Horretarako egoiza Durana kalean du. Bertan haurrek jolasaren eta elkarrekintzaren bidez garatzeko espazioa topatuko dute eta gurasoek, berriz, harremanetarako, gogoetarako eta formaziorako gunea. Bazkidetza egiteko epea zabalik dago irailaren 23tik urriaren 11ra bitartean eta elkartea eta lokala bertatik bertara ezagutzeko aukera egongo da urriaren 8an antolatu dituzten ate irekietan. 18:00etatik 19:00etara zabalik egongo dira Kuku Mikuko ateak nahi duenak bertaratu eta ezagutzeko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak