Gaur egun haurrak soinean eramatearen kontzientzia geroz eta hedatuago dago. Horrela, nahiko ohikoa da gure herrietan gurasoak haurra motxilan edo fularrean bilduta eramaten ikustea. Haurra eta eramalea etengabeko kontaktuan egotea lagungarri zaio haurrari, besteak beste, lasaiago egoteko, tenperatura erregulatzeko, atxikimendu segurua garatzeko edota loaldi luzeagoak egiteko.
Baina, zer eramaile-mota daude merkatuan? Eta nola zaindu haurraren eta helduaren ergonomia? Nola erabili haur eramaileak? Galdera horiei eta gurasoen kezkei erantzuteko Haur eramaile tailerra antolatu du Kuku Miku Elkarteak, ekainaren 6an, arratsaldeko 18:00etan. Bertan haur eramaile desberdinak probatzeko aukera egongo da, baita norberak etxean duena ere.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.