Haurrek helduen bitartez jasotzen dute hein handi batean munduaren berri. Hori arlo guztietan gertatzen da, baita sexualitatearen alorrean ere. Guk sexualitatearen inguruan transmititzen dizkiegun ideiek, pentsamenduek eta sentimenduek baldintza dezakete euren bizipena. Baina zer toki dauka sexualitateak haurraren garapen-prozesuan? Helduaren esku-hartzerik gabe edo esku-hartze hori ahalik eta gutxienera murriztuko bagenu, nola biziko luke haurrak sexualitatea? Nola azaleratzen da gai hau etxeko txikienengan? Eta nola lagun diezaiekegu euren sexualitatea modu natural eta osasuntsuan bizitzen?
Hitzaldiaren helburua izango da gurasoak haurren sexualitatera hurbiltzea, eta sexu-heziketarako gako izan daitezkeen hausnargaiak edo galderak mahai gainean jartzea. Saioa 17:30ean izango da, Kukumiku Elkartean.