Haurren larrialdietarako lehen sorospenen inguruko solasaldia Kukumikun

Erabiltzailearen aurpegia Kukumiku Guraso Elkartea 2019ko otsailaren 12a

Arrasateko ospitaleko larrialdi-zerbitzuetan lan egiten duten Iñaki Agiriano eta Inma Escribano etorriko dira Kukumikura otsailaren 18an, astelehena, arratsaldeko 17:30ean. Helburua izango da 0-6 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoen zalantzak argitzea, haurrak gaixo daudenean nola artatu jakin dezaten. Bihotz-birikak berpizteko maniobra egiteko panpina ere ekarriko dute, bertaratutakoek ikus eta proba dezaten. Solasaldia doakoa eta irekia izango da, Kukumikuko bazkide zein ez bazkideentzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak