Hemen azalpenak.
Apirilaren 21ean, ostirala, Zumarragatik Bergarara bidean datorren autobusaren zain geunden Antzuolan.
Bere ordua 11:35 da.
Lau lagun ginen.
Horietako bi, 12:10ean Bergaran irten eta Gasteizera zihoan autobusa hartzekoak ginen; medikuarekin hitzordua geneukan.
Gehienetan Zumarragara doan autobusa iristen da lehenengo geltokira, eta bere atzetik, Bergarara doana. Eta hala izan zen.
Lehenengoa iristean, markesinaren parean geratu zen, ateak zabalduz; bere atzean, Bergarara zihoana geratu zen; hau da, guk hartu beharrekoa.
Bertara joaten hasi ginen ateak irekiko zituelakoan.
Horretan ginela, lehenengoa martxan jarri zen, bigarrenak gauza bera, ez zen markesina parean geratu ere egin, eta han laga gintuen lau lagunok.
Zur eta lur geratu ginen, gertatua sinetsi ezinik.
Lurraldebusera deitu genuen.
Alferrik.
Ez bada, erreklamatzeak ezertarako ez duela balio ziurtatzeko.
Horregatik diot izenburuan, ardurarik eza ala inpunitatea. Edota biak batera.
Ez dakit norena litzatekeen ardura, baina uste dut hurrengo baterako taxi baten telefonoa beharko genukeela han.
----------
Kontxita San Sebastian
Antzuola