"Uzarragari bertsoa"

Erabiltzailearen aurpegia Kontxi Laskurain 2012ko ira. 18a, 02:00

Juan Jose Aranburuk, Pollero-k, egindako bertsoak; ez daukat ezer gehitu beharrik.

 

Uzarra zahar maitea

mendi magalean 

mendi magalean da

baserri artean 

hor zaude 

egoera zeharo tristean

zu inork zaindu gabe 

ta bakardadean.

 

Autobia ta trena 

danak abixadan

horrelakoak hemen

jarri dira modan

sustraia jatorria

ahazturik nun dan

zuzen ote gabiltzan

jarria naiz dudan.

 

Kontatu nahi ditugu

guk hemen egiak

penaturikan gaude

bustirik begiak

nora begira daude

herriko semiak

san juan uzarragako 

seme txit argiak.

 

Euriarekin beti 

isuriz malkuak

zauri eta zimurrak 

pareta zuluak

merezita dituzu

gu danon mimuak

ezingo gara izan

bihotz gabekuak.

 

Biluzik hor zaude zu 

baita ere mutu 

nork egin zaitu nork

hola kondenatu

zure harriak dira

garrasi bihurtu

oihartzunen mailuak

gaitzala kolpatu.

 

Ezinba zu ikusi

horrela erortzen

azken alegintxoa

gu gatoz eskatzen

hasi gaittezen azkar

herrittarrok batzen 

hasi gaittezen gure

uzarra konpontzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak