"Pozik taldeko harremanetan!"

Erabiltzailearen aurpegia Kontxi Laskurain 2012ko ots. 8a, 16:00

Azkenaldi honetan parte-hartzea bultzatzeko grina darabilgu batzuek.

Zutabe honetan, bai Iñigo Ramirezek, baita Iraia Gabilondok ere, hori egin dute aurreko asteetan; nik ere jendea horretara animatzea nahiko nuke. Antzuolan, talde asko daude aukeratzeko eta bi berriak  Goienan argitaratu ziren: Ez dot moztuko bizarra eta Uzarraga elizatea berreskuratzekoa; eta jakin dut nagusi eta gazte talde bat hasi dela Arrasateko Santa Agedara joaten, hango gaixoekin erlazionatzeko. Nik, azken seihilabetekoan, hiru talde desberdinetan parte hartu dut: Anelkarrekin elkartasun jaian (pintxo eta antzezlana), Bittor eta Tomasen Kongori buruzko hitzaldian eta Sahararako janari bilketan; Aihertarrekin elkarretaratze eguneko bazkarian, eta Eliza Elkarteak antolatutako familia egunean. Denetan pozik eta gustura sentitu naizelako egiten dut deiadar hau!

Xabier Letek Herri zahar hontan poeman esaten du: "Bizia gatazka da, baina besteengana hurbiltzen bagara eta denon ahalmenak elkartzen baditugu gure herri honek aurrera egingo du, argi izpi iraunkor batek argiztatuta...". "Denbora lotzen duen orduen gurpila, Argi izpi baten errainu galkorra Jarraitu behar dugun gatazka bizia; Eskeiniko dugun ahalmen guzia, Azken ordurarte, atsedenik gabe, Ilunabar arte, anaien ondoan. Herri zahar hontan...".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak