Ez, behintzat, Marijo Moreno antzuolarrarentzat.
Herrian lehen aurkezpena zuen obra horrekin eta denok harrituta eta txaloka egon ginen bere hitzen jarioarekin eta azaldu zuen espresibitatearekin; ziur naiz artista bat gehiago dugula herrian!
Egun berezia baita Kristau Elkartearentzako: eliza berrituaren inaugurazioa izan zen eta. Hemen ere denok harrituta hainbeste "santu eta santa" jarioarekin. Eta txaloka lanak aurrera ateratzeko lanean ibili direnei, oso ausartak izan baitira; baita koruko kantoreei ere, hura gozamena! Benetan, Antzuolan ondo kontsakratutako artistak dauzkagu!
Ez zen izan edozein egun futbola maite dutenentzako ere: telebistan, Real Madril-Bartzelona. Jarioa egon zen hor ere, baina gehiena hitz zatarrekin. Eta txaloak bientzat, puntuak banatuta geratu baitziren. Badakigu kirol mundu horretan artista asko dagoela!
Herritik irten barik, larunbateko arratsalde-gau borobila pasa nuen eta nire nortasunaren hiru alderdi garrantzitsuak aseta geratu ziren: ludikoa, izpirituala eta kulturala.
Parrokian, gotzainak esan zigun: "Jainkoa geure artean dago". Askorentzako artista eta kirolariak jainkoak dira.
Ohean pentsamendu honekin hartu nuen lo: "Aukera bat ere baztertu barik eta bihotza zabalik edukiz, bere bila jarraituko dut".