... gizonezkoen aldetik edota seme-alabek gurasoen kontra egindakoak hain zuzen ere; baina nik oraingoan beste ikuspuntu batetik —ikuspuntu positiboagoa— begiratu nahi diot kontu honi; familiako heziketak duen garrantzia handia azpimarratu nahiko nuke eta, aukera hau aprobetxatuz, omenaldi xume bat egin nahi nieke "gure nagusiei".
Gaur nagusi diren horietako askok tratu txarrak eta mota askotako mespretxuak jasan behar izan zituzten -normala zelakoan-, baina asmatu zuten zela eman buelta egoera horri eta gehienek beste modu batera hezi gintuzten, irmotasunez baina errespetuan oinarrituta, eta balio handiak txertatuz gainera: esfortzua, lana, elkartasuna, pertsonekiko eta gizartearekiko interesa, eta abar.
Eta honen adibide geure gurasoak: aita, bere denborarako oso gizon txukuna eta zintzoa, osasunaren garrantzia erakusteaz gain herrian parte-hartzeak duen garrantzia berezia azpimarratzen diguna. Eta ama, umil eta apala, bere eskuzabaltasunaz gain, dena besteon alde ematen erakusten diguna.
Biei, familiako danen partez, gure eskerrik beroena, ematen diguzuen maitasunagatik. Jaungoikoaren erregalo bat da biok gure ondoan izatea eta, duda barik, gure bizitzetako erregalorik onena zarete.