Kilometroak 2017ko ordezkariek aurtengo jaiaren helburu ekonomiko eta sozialak gertutik azaltzeko aukera izan dute. Era berean, Lekaixoka! leloaren atzean zer dagoen eta urte guztian zehar auzolanean egindako hamaika ekitaldien berri eman diote lehendakariari. Txantxiku Ikastolaren nondik norakoak eta proiektu pedagogikoa eta ikastolan hezkuntza komunitate osoak duen garrantzia azaldu diote.