Horretarako prozesua erraza da: klikmetroak.kilometroak.eus webgunean sartu, bertan azaltzen den EGIN ZURE METROA botoiaren gainean klik egin eta webgunean adierazten diren pausuak jarraituz erabiltzaile bakoitzak metro bana egin ahalko du. Hurrengo bideoan dituzue azalpen zehatzak:
Bisitari bakoitzak metro bat egin ahal izango du, eta hala, zenbat eta jende gehiagok parte hartu, orduan eta itzuli gehiago emango zaizkio zirkuitu birtualari. Bisitariek egindako metro bakoitzeko, metro horren babesleak ekarpen ekonomikoa egingo du Kilometroak jaiaren alde.
KLIKmetroak ekimena 2011. urtean jaio zen, Azpeitiako Ikasberri ikastolak antolaturiko Kilometroak jaian. Gipuzkoa mailan burutzen den Internet bidezko ekimen nagusienetariko da, eta euskara hutsean burutzen den sareko ekimen esanguratsuenetarikoa. Hain zuzen ere, bere sortze urtean, 2011n, publizitate arloko Argia saria jaso zuen, egindako lana aitortuz eta proiektuaren izaera berritzailea azpimarratuz.