San Migel Txikitako jaietan LEKAIXOKA TONBOLA estreinatu genuen. Aurreikuspen guztiak gainditu eta azken egunean tonbolak ezin izan zituen ateak zabaldu. Hori dela eta, zuetako askok ezin izan zenuten zuen saria jaso.
Horrelako egoeran daudenak, maiatzaren 26a baino lehen Txantxiku Ikastolara deitu beharko dute (943 78 12 04) sariaren izen edo zenbakia eta zuen datuak (izena eta telefonoa) emanaz. Ondoren, maiatzaren 31an 18:00etatik 20:00etara Bidebarrieta 30 zenbakian dagoen lokaletik pasa beharko dira saria jasotzera. Ondoren ezin izango da saririk jaso.
Lekaixoka tonbolako batzordeak eskerrak eman nahi dizkize sariak eman zituzten komertzio eta elkarte guztiei eta San Migel Txikitan boletoak erosi zuten guztiei.