2017/05/21 19:00

ARTXIPIELAGOA ikuskizuna

San Migel parrokia, Oñati
Artxipielagoa ikuskizunak kantagintza, bertsolaritza, musika eta irudien proiekzioak uztartzen ditu, familian eta lagunartean herri kantak kantatzeko ohitura zaharra berreskuratzeko asmoz. Ikuskizun berritzaile hau eratzeko Ainhoa Garmendia sopranoa, Andoni Egaña bertsolaria, Pello Ramírez cello eta eskusoinu jolea, Garikoitz Mendizabal txistularia, Germán Ormazabal piano jolea eta Belén Ibarrola arte zuzendaria batu dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak