Irratian, telebistan, Belceblues taldean edota DJ lanetan ikustera ohituta gaude, baina bakarrizketa formatuan arituko da bihar artista bergararra Oñatin.
Umorea eta sarkasmoa erabiliz, euskararen erabileraren inguruko hausnarketa egitera gonbidatuko gaituen emanaldi ironiko aurkeztuko du.
Ikuskizuna arratsaldeko 20:00etan izango da Santa Ana aretoan eta sarrerak Txokolateixan, Txantxiku Ikastolako idazkaritzan eta Oñatiko Kilometroak dendan daude salgai.