2017/03/01 18:30 - 20:00

Auzolana eta administrazioa mahai-ingurua

Oñatiko udaletxea, Oñati

LEKAIXOKA! da aurtengo Kilometroetarako aukeratutako leloa eta honen atzetik auzolanaren indarra eta garrantzia azpimarratu nahi dugu. Baina, auzolanaz aritzean, sarri iraganera begiratzen dugu. Gaur egun, ordea, zein garrantzi du auzolanak? Nola bizi dugu? Administrazioek zein elkarte eta mugimendu sozialek, auzolanari egiten dizkieten ekarpenaz arituko gara mahai-inguru honetan. Gonbidatuak: Mikel Biain, Oñatiko alkatea, eta Udalbiltzako ordezkariak. Moderatzailea: Miren Urkiola.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak