Metroz metro Kilometroak auzolanean egiten ari garela kontutan hartuta, eta epaimahaikideek azken erabakia hartzeko zituzten zailtasunak zituztelako ikusita, lehiaketako irabazlea auzolanean aukeratzeko aukera zabaldu genuen. Horrela bada, epaimahaiak hiru argazki aukeratu zituen eta Kilometroetako sare ofizialen bitartez hiru horiei botoa emateko aukera zabaldu zen pasa den astean.
Txantxiku Ikastolako DBH 3B gelakoek bidalitako ELKARREKIN LEKAITXOKA izeneko argazkiak jaso zituen aldeko boto gehien eta beraiek izan dira Txokolateixako saskia eskuratu dutenak.
ESKERRIK ASKO argazkiak bidali dituzuen guztiei eta zorionak aukeratuak izan zaretenoi!