Iazko irailean, Usurbilen, Kilometroak 2015k antolatuta estreinatu zuten Jendartea bidaide formatu handiko antzezlanaren jarraipena da Bergaran estreinatuko dena. 12 urtetik gorakoentzako da eta 50 minutu irauten du. Hausnarketarako bide ematen du antzezlanak.
TALDE ARTISTIKOA:
- Aktoreak: Xanti Agirrezabala eta Telmo Irureta.
- Zeinu interpretazioa: Ainhoa Moiua, Arantza Martin, Jugatx Agirre.
- Ni ez nintzen gurpildun aulki batean jaio kontaketa: Telmo Irureta.
- Gidoia eta zuzendaritza: Alex Tello.
SINOPSIA:
Jendartean bizitzen ditugun hainbat errealitateei buruzko elkarrizketa partekatuko dute Telmok eta Xantik. Iaz, inklusioari buruzko Jendartean bidaide antzezlanarekin ezagutu ziren.
Egungo bi gazte dira eta gaurko lanarekin agertokian ekinean aurkituko ditugu, baina ez dute pertsonaien teatrorik egingo. Aktoreek beren deitura eta pertsonatik antzeztuko dute, hala sinesgarritasun guztiz landu ahal izateko inklusioarekin eta mendekotasunarekin konprenitzen ditugun gaiak.