Kilometroak 2016ren alde neurtuko dituzte indarrak lurraldeko goi mailako bi futbol taldeek, Agorrosin futbol zelaian, 19:00etan hasita.
Sarrerak honako tokietan daude salgai:
- Bergaran, Kilometroak dendan, eta Depor eta Pol Pol tabernetan.
- Arrasaten, Monte tabernan.
- Oñatin, Aloña mendi tabernan.
- Eibarren, Kultu tabernan.
Partidu egunean ere erosi ahalko dira Agorrosingo leihatilan.
Salneurria honakoa da: 8 euro, 12 urtetik beherakoentzako eta, 15 euro, gainontzekoentzako.
Abuztuaren 21ean hasiko du Liga Txapelketa Realak Anoetan, Real Madrilen aurka, eta partidu horren aurretik jokatuko duen azken aurreko prestaketa partidua izango da Agorrosingoa. Armaginen aurka indarrak neurtu ostean, Bayern Leverkusen alemaniarrekin lehiatuko dira txuri-urdinak, abuztuaren 13an, BayArena estadioan, Alemanian, Ligako lehen partidu ofizialaren aurretik.
Kilometroak 2016ren aldeko neurketa hau, Real Sociedad Fundazioak eta Kilometroak Kultur Elkarteak sinatutako lankidetza hitzarmenaren ondorio da. Eibarrek, bestalde, era berean, musu truke jokatuko du Agorrosingo partidu hau.
Kilometroak 2016k eskerrak eman nahi dizkiete, aldez aurretik, bi klubei eta baita Bergara Kirol Elkarteari ere, hura da-eta Agorrosin futbol zelaiaren jabe eta, honenbestez, partidua jokatu ahal izateko instalazioak uzten dituena.