Abian da KLIKMETROAK 2016, Kilometroak jaiaren ekimena eta berrikuntza nabari batekin aurten, gainera. Izan ere, oraingoan, parte hartzen dutenen artean, metro bat egiten dutenen artean, alegia, opariak zozkatuko dira.
Kilometroak 2016k sarean egiten duen ekimen garrantzitsuena da hau. Zirkuitu digitala da KLIKMETROAK, eta bere helburua, urriaren 2an Bergaran egingo den zirkuituari ahalik eta itzuli gehien egitea.
Komertzio eta enpresek metroak babesten dituzte, eta norbanakoek, berriz, metro horiek hartu, mezu eta argazki bana jarriz. 300 saritik gora daude zirkuituan banatuta, eta metroak egiten dituztenen artean banatuko dira.
Metroz metro, ea zenbat itzuli egiten dizkiogun zirkuituari!