Parte hartzeko deia
Airez taldeko kideek datorren martitzeneko aurkezpenera joateko deialdia egin nahi diote prozesu honetan euren aletxoa jartzeko prest dagoen hiritar orori.
Gunea zein izango den definitu gabe dago oraindik. Zirkuituan zehar dauden guneak aztertzen ari dira eta erabakia laster hartuko dute. Bultzatzaileek esan dutenez, "gunearen diseinuak garrantzi handia izango duen arren, prozesu osoa da baloratu behar dena, helburua jendearen ekarpenetatik sortutako zerbait eratzea da eta".