Demaseko Erramu Zapatua!

Erabiltzailearen aurpegia Kilometroak 2016 Bergara 2016ko mar. 20a, 21:10

Demaseko festa antolatu du Erramu Zapatuan Bergaran Kilometroak 2016k. Goizean aparteko giroa sortu da Demasa behiaren pisua asmatzeko. 1.011 kilo pisatu du baskulan eta Asier Muñozek asmatu du.

Harendako da Kilometroak 2016ko produktuetan gastatzeko 100 euroko erosketa-bonoa. 600 lagunek baino gehiagok hartu dute parte lehiaketan, apustuko euroa jarriz. 

Arratsalde-gau partean festa lehertu da Aranzadi Ikastolako jolastokian. Gaztetxoendako jolasekin, lehenengo, eta Fan & Go! taldearekin, gauean.

Demasa pizzek, gainera, demaseko arrakasta izan dute eta di-da baten gastatu dira guztiak.

Kilometroetako antolakuntzak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu zuten guztiei.

Igande goizerako dena jasota eta garbituta geratu da.

Apirileko Demasa Astearekin jo eta ke buru-belarri ari dira orain Kilometroak 2016ko batzordeetan.

ARGAZKIAK:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak