Prebentzio batzordekoen formazio saioa

Prebentzio batzordeko lan saioko une bat.

Kilometroak 2016ko prebentzio batzordekoak formazio saioa egin dute haien lana zein izango zen ulertu eta urtean zehar, zein Kilometroetako egunean bertan, zela lan egingo duten zehazteko.

Hainbat puntu jorratu dituzte. Horien artean garrantzitsuenak beste batzordeekin elkarlana eta urte guztian zehar egingo dituzten ekintzak zehaztea. Adibidez, Ikuskizun batzordeak urte guztian zehar sortutako ekintzetan, jarduera desberdinak egingo dituztela urte guztiko prebentzio kanpaina bat osatzeko.

Kilometroak 2016 egunean, urriaren 2an, gertatuko dena ezin dela aurreikusi ere aipatu dute formazio saioan. Hortaz, egunean bertan lan egingo duten boluntario guztiei prebentzio lanak egiteko deia zabaldu nahi dute, batzorde honetako kideak beste boluntarioak koordinatzen egongo direlarik.

Batez ere, gazteengana hurbildu behar denez, alkoholaren kontsumoa saihesteko edo kontsumo arduratsua izan bultzatzeko, batez ere jende gaztea izan behar da prebentzio lanetan arituko dena kilometrotako egunean eta hauek, aldez aurretik, formazioa jaso behar dutela.

Hori dela-eta, Usurbilgo Kilometroetan egin zen bezala, Tolosako Imakulada ikastetxera joko dute eta baita Eskoriatzako magisteritza eskolara ere.

Lan honetarako, batez ere, konpromisoa beharrezkoa dela aipatu dute prebentzio batzordekoek, Kilometroak 2016 eguna ongi joan dadin eta bertara gerturatuko diren pertsona guztiak disfrutatu dezaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak