Demasa Zapiak aldatzeko aukera

Erabiltzailearen aurpegia Kilometroak 2016 Bergara 2016ko mar. 11a, 13:55

Arazoak izan ditugu Demasa Zapiekin. Garbitzerakoan inprimakia borratu egin zaie hainbat zapiri. Hala jakinarazi digute Kilometroak Txikirako erosi zuten hainbatek. Horren aurrean, Kilometroak 2016k erabaki du zapia erosi zutenei aldatzeko aukera eskaintzea. Berriak ere eros daitezke dendan.

Demasa Zapia erosi zenutenok, Kilometroak dendatik pasa zaitezkete akatsa izan duten zapi horiek entregatu eta berriak jasotzera.

Martxoaren 14tik, astelehenetik, aurrera berriak saltzen hasiko gara eta hortik aurrera etor zaitezkete Kilometroak dendara, zapiak aldatzera.

500 zapi atera genituen Kilometroak Txikiaren atarian eta ia guzti-guztiak saldu ziren berehala. Orain berriak heldu direnez, erosi ez zenutenok ere aukera duzue Demasa Zapia erosteko. 2 euroren truke. Kilometroak 2016 dendan. Erramu Zapatua gain gainean dugu-eta…

Gogoratu dendaren ordutegia:

  • Astelehenetik ostegunera: 17:00-20:00
  • Ostirala: 10:00-13:00 eta 17:00-20:00.
  • Larunbata: 10:00-13:00

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak