Demasa direla erakutsi dute, beste behin, Bergarako neskek. 5.000 lagun izango dira igandean Bulebarreko irteera puntuan eta, garrantzitsuena parte hartzea eta parekidetasuna aldarrikatzea den arren, Bergarako Kilometroak 2016ko taldeak sariren bat jaso dezake, talderik handienekoa hain justu ere.
Ea, ba, eguraldiari aurre egin eta egurra!