Jantzi Demasa eta lilatoira!

Erabiltzailearen aurpegia Kilometroak 2016 Bergara 2016ko martxoaren 3a

Helena Herreros eta Maite Fernandez. Kilometroak 2016ko Ikuskizun batzordekoak, biak ere. Kilometroak 2016ko dendan atera dute argazkia eta oraingo ostiralean, 18:00etan, dendatik pasa eta argazkia ateratzeko dei egin diete igandean Lilatoian Kilometroak 2016rekin parte hartuko duten 120 emakumezkoei.

120 emakumezko Demasa Lilatoira, aizue! Hau da marka! 5 kilometro dira. 10:00etan Bulebarretik abiatuta, Donostiako kaleetan barrena. Kirola eta aldarrikapena: emakumezko eta gizonezkoen aukera eta eskubide berdintasuna; errespetua.

Kilometroak 2016ko Prebentzio batzordetik egindako deiak erantzun bikaina izan du: 120 lagun!! Ea, bada, oraingo ostiaralean, lasterketako dortsalak jasotzera zatoztenean, jantzi kamiseta eta atera argazkia. Talde argazkia. 18:00etatik 18:30era bitartean, Kilometroak 2016ko dendan, Bidekurutzetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak