Herrian barrena ordubeteko ibilalditxoa egin ostean, ikastolan bertan elkartu dira: jolasean, marrazki zein pintaketetan, musikari jarraiki… Eta, dena, mokadutxo baten bueltan. Urriaren 2an Bergaran ospatuko den Kilometroak 2016 jaiaren aurrerapen txiki bat izan da.
Demasa da Kilometroak 2016ko leloa eta irudiarekin mural handia egin dute abilenek, argazkia ateratzeko photocall eran erabili dutena herritarrek.
Kilometroak 2016ko hurrengo geldialdiak, honakoak dira: Demasa Lilatoia oraingo igandean, hilaren 6an, Donostian; Erramu Zapatuko feria, martxoaren 19an; Demasa Astea, apirileko azkeneko astean, zeinetan, besteak beste, abesti ofiziala aurkeztuko den.
Bitartean, jo eta su lanean jarraitzen dute Kilometroak 2016ko 15 batzordeek eta horietan lanean dabiltzan 350 lagunek. Herririk herriko arropa irteeretan eta abar. Hala, esaterako, zapatuan, hilaren 5ean, Oñatin izango da Kilometroak 2016, arropak eta Gure Zozketako txartelak saltzen; hurrengo egunean, 6an, Orion. Demasa!
Kilometroak 2016ko antolakuntzak eskerrak eman nahi dizkie igandean Kilometroak 2016 Txikian, modu batera edo bestera, parte hartu zuren herritar guztiei: aita-ama, aitajaun-amandre…; ikasle, irakasle…; boluntario.