Aldaketak Kilometroak 2016 Txikian

Erabiltzailearen aurpegia
Asteazkeneko prentsaurrekoko une bat.

Iganderako eguraldi txarra iragarrita dagoenez, beste plan bat egin du Kilometroak 2016ren antolakuntzak. Hala, euriak hasierako plana egitea oztopatuko balu, ibilbidea aldatuko litzateke eta beste honakoa izango litzateke plana:

10:00etan emango zaio hasiera ofiziala, zinta-mozketarekin, iragarrita zegoen moduan, Aranzadiko jolastokian.

Ondoren, ibilaldiari hasiera emango zaio, baina laburragoa izango da. Honako hau: Jolastokia, Espoloia, Gabiria eta bidegorritik, tuneletik, berriro ere jolastokira. Hortaz, Labegaraietan egin beharrean jolasak, Aranzadiko jolastiokiko karpan eta gimnasioan egingo dira. Eta eskulanak, ostera, ikastolako bi urtekoen solairuan.

Zapi bereziak

Bestalde, Kilometroak 2016k Demasa zapi bereziak atera ditu lepoan lotzeko. Bi eurotan salduko dira bihartik, zapatutik, aurrera Kilometroak 2016 dendan. Igandean bertan ere eskuratu ahal izango dira ikastolan. Antolakuntzak gonbidatu nahi ditu herritarrak Kilometroetako zapiarekin eta arropekin agertzeko Kilometroak Txikian.

Erlazionatuak

Kilometroak Txikia egingo dute domekan

Bergara

Aurtengo urriaren 2an Bergaran egingo duten Kilometroak jaiaren aurrerapentxoa antolatu dute domeka honetarako, otsailak 28. Aranzadi ikastolatik L...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.