1991n, ikastolak 20 urte betetzen zituenean, euskara bera aldarrikatu zen: Igo tipitapa, euskararen aldapa izan zen lekuoa. Zirkuitua ere aldapatsuan zen, benetan!
2007koan, ostera, Argi daukagu! Izan zen leloa. Elhuyar anaiek Bergarako Errege Seminarioan aurkitu zuten wolframioari keinu bat eginez.
Jo eta su lanean
Orain, hirugarrenez, helduko dio Aranzadik erronkari.
Uda aurretik hasi ziren Aranzadi Ikastolan helburuak finkatzen eta antolaketa zehazten. Dagoeneko, 15 batzorde sortu dira eta horietatik buru-belarri ari dira lanean arropa salmentakoak. Berehala hasiko dira herririk herri arropa polita eta osagarriak saltzen; denda prestatu, atondu eta azaroaren 9rako gertu izateaz arduratzen den muntaia taldea; kultura eta ikuskizunak ere topetara dabiltza aurkezpen ekitaldia antolatzen; komunikazio taldea…
Ekainean 15 lagun ziren lanean; uztailean, 30; momentu honetan, 100 pertsona inguru dabiltza eta laster batean 200 bat izango dira, prebentzioa, zirkuitua, trafikoa… gehitzen direnean.
Poliki-poliki herri eragileak integratzen doazen neurrira, bola gero eta handiagoa izango da, bolatxo desberdinez osatutako bola handi bat eta datorren urteko urrirako 2.000 lagun izango dituzte lanean eta 80.000 edo 100.000 gipuzkoar Bergaraz gozatzen.