Lekukoa herriari

Erabiltzailearen aurpegia Kilometroak 2016 Bergara 2015eko azaroaren 7a

Lekukoa herriari emango dio Aranzadi Ikastolak azaroaren 6ko aurkezpen ekitaldian. Aitziber Lopez de Aretxagak, Aranzadi Ikastolako lehendakariak, lekukoa Juanje Alberdi Bergarako alkateari pasako dio, honek udaletxean, herritar guztien etxean, gorde dezan.

Horrela, Kilometrotako arduradun, zaintzaile, parte bihurtuz, erantzukizuna herriari emanez, herritarrei, gazteei, jubilatuei, pentsamolde, jite eta joera desberdinetako pertsona eta taldeei denon artean forma eman diezaiogun eta sekulakoa izan dadin.

Izan dadila berdintasunean, errespetuan, demokrazian eta kooperazioan oinarritutako urtea. Baita urriaren 2an ere, datorren jendea ez dadila etorri ikustera bakarrik, etor dadila parte hartuz ondo pasatzera.

Horretaz gain, eta Aranzadi Ikastolaren hezkuntza proiektuaren parte garrantzitsua izanik, Aranzadik jarraituko du aurreko kilometroetarako jarritako helburuekin ere: jasangarritasuna, parekidetasuna…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak